miércoles, 28 de marzo de 2018

Hemendik aurrera zuen txanda

Bilboko Areatzako Pasalekuak Udaberriko 8. Artisautza Azoka jasoko du apirilaren 8a arte



  • Eskutartie feriak, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak antolatua, 46 artisauen lana erakutsiko du postu finko, gonbidatutako ekoizle eta zuzenezko erakustaldien bidez:
  • Feriak beira, zeramika, larru zura, bitxiak, zuntzak edo xaboi naturalak erakutsiko ditu motozerrarekin egindako eskulturak, sutegia, margotutako zeta, landutako beira… eta haurrentzako tailerrez gain.
  • Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Saileko eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordea den Isabel Muelak erakustaldiari hasiera eman diote.
  • Erakustaldia, Areatzako Pasalekuan kokatua, San Nikolas elizaren aurrean, artisauentzako aukera paregabea suposatzen du gehienek ez bai dute salmenta lokalik.




BILBO, 2018ko martxoaren 28an. Bilboko Areatzako Pasalekuak gaur hasita eta apirilaren 8a arte, Eskutartie, Udaberriko 8. Artisautza Azoka jasoko du eta bisitariei euskal artisauen eta estatuko beste tokietako teknika tradizionalen arabera landutako produktuak ezagutu eta lortzeko aukera emango die. Eskutartie-k, 26 artisau izango ditu era finkoan eta jardunaldi desberdinetan zeharreko bere lanak erakutsiko dituzten beste zortzi gonbidatutako artisauez gain, zuzeneko hamabi bat erakusketa egongo dira. Feriatik guztira 46 artisau igaroko dira.

Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziak, eta Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordeak, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkartearen arduradunarekin batera, feriaren antolatzaile nagusia, Bilboko Aste Santura bueltan datorren erakusketari hasiera eman diote gaur. Euskal Herriko artisauen lana bilbotarrei erakutsi eta baita artisau lanak bizkaiko hiriburua bisitatzen duten milaka turistei ere erakusteko garai bikaina. “Kalitate ezinoneko produktuak ditugu eta modu honetan salmenta zuzenaren bidez heltzen gara gure bezeroengana, gure artisauekin ematen den zuzeneko topaketekin” azpimarratzen du Bernat Vidalek, Arbasoko elkarteko zuzendariak.

Gainera, edizio honetan, artisauen heren bat inguru lehen aldiz zapaltzen dute Bilboko esparrua, azokara berritasunak ekaitzeko eta indartzeko Arbasoren asmoa erakusten duenak. Horrela, Eskutartie Areatzako Pasalekuan kokatuta, San Nikolas elizaren aurrean, beira, zeramika, larru zura, edo egurrez egindako lanak, hala nola bitxiak, zuntzak edo xaboi naturalak erakutsiko ditu. Beste saltokietan, aldiz, hainbat jaki aurkitu ahal izango dira; jogurtak, gozokiak, pastelgintza…

Bestalde, Artisautza Feriak Madril, Guadalajara, Murtzia, Balentzia eta Gironatik etorritako bost artisauen parte hartzea izango du eta hauek poltsak, arropak, feltroarekin egindako osagarriak, bitxikeriak, zeramikak… egingo dituzte. Modu honetan, Eskutartie mugak zabaldu eta, era berean, euskal herriko publikoari normalean erakusten zaion eskaintza handitzen du. Feria gaurtik aurrera eta apirilaren 8a arte, igandea, zabalik egongo da, bi egunak barne, goizez (11.00etatik 14.30etara) era arratsaldez (17.00etatik 21.00etara).

Motozerraz egindako eskulturak

Feriak egunetan zehar banatutako eta nagusi zein haurrentzako zuzeneko erakustaldiak izango ditu. Zehazki, egurraren inguruko erakustaldiak, motozerraz egindako eskulturak, eskultura, sutegia, margotutako zeta, landutako beira… bestalde, haurrentzako bereziki zuzenduriko tailerrak egingo dira. Kasu hauetan, artisauek umeak beraiekin lan egitera gonbidatuko dituzte eta Athletic futbol taldeko giltzariak, estanpazio-teknikak eta gozoki artisauak egingo dituzte.

“Gure artisauek lantzen duten pieza bakoitza bakarra da, horrela bakoitza errepika ezina da” gogorarazten du Vidalek. Horrela, Eskutartie Bizkaiko artisautzaren inguruan egiten diren ferien artean garrantzitsuenetarikoa da, ekoizleek normalean beraien lantegiez gain ez bai dute salmentarako lokal finkorik. “Eskutartie bezalako feria bat gure artisauentzako aukera paregabea da bai gertutasunagatik eta kalitateagatik” azaltzen du.

Udaberriko feriak, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru aldundiko babesa duenak, bere 8. ediziora heldu da aurrekoen arrakastaren babespean. Bai bisitari eta salmentei begira. Espazioa, izan ere, Arbaso elkartearen arduradunen arabera ezaugarri hauek dituen feria batentzako ez da ohikoa Euskadin. 360 metro karratu diruen eta bisitariak euriaz babesten dituen karpa batean egiten da. Tunel itxura hartua, lekua “artisau eta bisitariei babes eta ongizate sentsazioa ematen dien” zeharrargitsua den kupula bat dauka Vidalen hitzetan.

Gainera, Eskutartie Europako 18 herrialdetan ospatzen den Artisautzaren Europar Eguna ospatuko du. Helburua artisau lana balioan jartzeaz gain, gizarteri ofizio-mota guztien ondasun itzela eta berezitasunaren sekretuak da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario